XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goi xamar dago.

Ordekarik gutxi dago an; dana aldapa.

Bean, erreka-zuloa; errekari, Ziñatz-erreka deritzaio.

Onek Azpeitia ta Errezil`ko muga egiten du.

Aita, Jose Manuel, karlistentzat arma pasatzen jardun izan zan.

Arrapatu ta Donostia`ra eraman zuten liberalak.

Iru, edo lau lagun omen ziran.

Aurrena, besteai asi zitzaizkien galdeerak egiten.

Onela erantzun zuten: Guk eztakigu ezer; aundi orrek dakizki kontu guziak!.

Iturzaeta`ren morroiak zirala esan nai zuten.

Onek ala pentsatu zuan orduan bere artean: - Emen eztago gauza onik oiekin!.

Neskameak, bazkariarekin edo zerbaitekin etorri ta atea ondo itxi gabe zirrikituarekin utzia zuan.

Orduan, ixil-ixilik, kanpora iges egin zuan Iturzaeta`k.

Baita, nolabait ere, Usurbil`ko Irisasi mendiraño iritxi ere.

Emen sasi-zulo batean izkutatu zan.

An zala, zaldizko bat andik barrena igaro zan.

Gero, gauez, Frantzia`ra pasa zan Iturzaeta.

Sei illabete, egin zituan emen, indultoa etorri zan arte.